kaixo!
Sega-probak edo sega-jokoa sega erabiliz (nekazaritzan erabiltzen den tresna) denbora jakin batean uzta bat moztean datza.
Sega gaur egun Euska Herrian erabiltzen jarraitzen den belarra mozteko modua da.
Historia pixka bat:Herrialdeko
larre aldapatsuetan belarra moztea lan nekeza da baserritarrarentzat,
ukuiluan dagoen azienda eguneroko pentsu-errazioaren zain baitago.
Mozketa azkar egin behar da, bai eta bilketa ere, bat-bateko euriak
hondatzea saihesteko. Lan honetatik sortu zen euskal kirol
ezaugarrienetako bat: "sega-apustua".
Euskal Herriko belardi gehienak daudeneko
aldapa handiek ez dizkiete gauzak erraztu segamakina mekanikoei. Hori
dela-eta, eskuzko sega (sega) da gure lurrean oraindik ere normalean
erabiltzen dena.
PROBA:
Segalariak hasieratik makurtuta hasten dira, birikak konprimituta izanik ordu batean gutxi gora behera uzta oso bat mozten dute. Leihaketa segalari-probak
udazkenaren hasieran izaten dira, belarra gehienezko hazkunde-puntura
iritsi den garaian eta, gainera, gazteek baserrian lan handiena izan eta
horrenbestez ezin hobeto entrenatuta daudenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario