miércoles, 30 de noviembre de 2011

Esku pilota

Epa! gaurko egunean esku pilotari buruz arituko gara. Esku pilota edo esku huskako pilota, pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat (frontisa) jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.




 FUNTSEZKO ARAUAK
Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Edonola ere, pilotalekuan “gorriak” eta “urdinak” izango dira. Normalean gorria izango da maila gehien duen pilotaria edo berau dagoen taldea. Binaka jokatuz gero, jokalari bi daude aurrean eta beste biak atzean. Nork atera behar duen jakiteko zozketa egiten da, gehienetan txanpon batekin. Irabazleak edo taldeko aurrelariak ateratzen du. Normalena 6an korrika hastea da, 4an pilota lurrera bota eta bertatik ateratzeko, ez “falta” ez “pasa” egiteko indar aproposarekin. Behin aterata, beste taldeak jarraitu behar du pilota jotzen.
Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilota frontiseraino botatzen txapatik gora. Pilotak bote bakarra egin dezake, bestela puntoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (ateratzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotak ezin du pilotalekutik kanpo lurra jo. Partidak 22 puntutara izaten dira, denbora mugarik gabe.

1 comentario: