miércoles, 1 de febrero de 2012

IDI-PROBAK edo IDI-DEMA

kaixo euskal kirolen jarraitzaileak!!! Gaurko honetan idi-probei buruz arituko gara:
kirol hau1.500 eta 4.500 kiloko harria bi idiren artean garraiatzean datza.Bi idi horiek zuzentzen dituena idi
-probalaria da.

Historia pixka bat:
Idi-demaren jatorria aspaldikoa da. Gaur egun, baserritarrek aplikazio anitzeko motokultoreak darabiltzate, euskal orografia aldapatsuan lan egiteko egokiak. Baina oraintsu arte ez da horrela izan. Euskal baserritarrek lurra lantzeko behi-azienden trakzio indarra erabili izan dute beti eta ez zaldiak edo mandoak, Gaztelan bezala. Gaur egun esan daiteke idiaren betiko erabilera galdu egin dela mekanizazioaren ondorioz.
Aurreko mendean esku pilotarekin batera eta sega probarekin batera izan zen ikuskizunetako garrantzitsuena.











Proba:
Denbora jakin batean plaza batean ahalik eta joan etorri gehiago egitean datza.Ordu erdi inguru gutxi gora behera.Behin plazan eta ordua iritsitakoan, epaile eskudunak txanden zozketa egiten du. Lehena izatea kaltegarritzat jotzen da, ez baitago beste arerioen lanaren erreferentziarik. Baina beti ez da hobea izaten azken tokian aritzea, aurrekoek marka handia egiten badute, horrek etsipena eragin dezake eta. Irteera-agindua txistua joz ematen da.




lunes, 12 de diciembre de 2011

Sega probak

kaixo!
Sega-probak edo sega-jokoa sega erabiliz (nekazaritzan erabiltzen den tresna) denbora jakin batean uzta bat moztean datza.
Sega gaur egun Euska Herrian erabiltzen jarraitzen den belarra mozteko modua da.
Historia pixka bat:Herrialdeko larre aldapatsuetan belarra moztea lan nekeza da baserritarrarentzat, ukuiluan dagoen azienda eguneroko pentsu-errazioaren zain baitago. Mozketa azkar egin behar da, bai eta bilketa ere, bat-bateko euriak hondatzea saihesteko. Lan honetatik sortu zen euskal kirol ezaugarrienetako bat: "sega-apustua".
 Euskal Herriko belardi gehienak daudeneko aldapa handiek ez dizkiete gauzak erraztu segamakina mekanikoei. Hori dela-eta, eskuzko sega (sega) da gure lurrean oraindik ere normalean erabiltzen dena.




PROBA:
Segalariak hasieratik makurtuta hasten dira, birikak konprimituta izanik ordu batean gutxi gora behera uzta oso bat mozten dute. Leihaketa segalari-probak udazkenaren hasieran izaten dira, belarra gehienezko hazkunde-puntura iritsi den garaian eta, gainera, gazteek baserrian lan handiena izan eta horrenbestez ezin hobeto entrenatuta daudenean.

 

miércoles, 30 de noviembre de 2011

Esku pilota

Epa! gaurko egunean esku pilotari buruz arituko gara. Esku pilota edo esku huskako pilota, pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat (frontisa) jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.




 FUNTSEZKO ARAUAK
Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Edonola ere, pilotalekuan “gorriak” eta “urdinak” izango dira. Normalean gorria izango da maila gehien duen pilotaria edo berau dagoen taldea. Binaka jokatuz gero, jokalari bi daude aurrean eta beste biak atzean. Nork atera behar duen jakiteko zozketa egiten da, gehienetan txanpon batekin. Irabazleak edo taldeko aurrelariak ateratzen du. Normalena 6an korrika hastea da, 4an pilota lurrera bota eta bertatik ateratzeko, ez “falta” ez “pasa” egiteko indar aproposarekin. Behin aterata, beste taldeak jarraitu behar du pilota jotzen.
Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilota frontiseraino botatzen txapatik gora. Pilotak bote bakarra egin dezake, bestela puntoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (ateratzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotak ezin du pilotalekutik kanpo lurra jo. Partidak 22 puntutara izaten dira, denbora mugarik gabe.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Arabar bola jokoa

Kaixo lagunak gaur Arabar bola jokoari buruz arituko gara!
Arabar bola jokoa garai batean (dioten arabera XVII.mrndetik aurrera) Araba osoan zehar oso zabalduta zegoen herri-jokoa da. Ia herri guztiek (Gasteiz barne) zuten bolatokia: herriko plazan edo eliza ondoan kokatuta zegoen; normalean kanpoan, aterperik gabe eta lurrean bertan eginak ziren.
 Joko honen jarduera neurri handi batean galdu bazen ere, inoiz ez da erabat desagertu, are gehiago, egun, berreskuratzen ari da pixkanaka jokatzeko ohitura: Hainbat lekutan bolatokiak berritu eta estali dituzte, txapelketak urtero antolatzen dira, etab.