Epa! gaurko egunean esku pilotari buruz arituko gara. Esku pilota edo esku huskako pilota, pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena. Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren
aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute,
pilotak horma bat (frontisa) jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.
FUNTSEZKO ARAUAK
Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka).
Edonola ere, pilotalekuan “gorriak” eta “urdinak” izango dira. Normalean
gorria izango da maila gehien duen pilotaria edo berau dagoen taldea.
Binaka jokatuz gero, jokalari bi daude aurrean eta beste biak atzean.
Nork atera behar duen jakiteko zozketa egiten da, gehienetan txanpon
batekin. Irabazleak edo taldeko aurrelariak ateratzen du. Normalena 6an
korrika hastea da, 4an pilota lurrera bota eta bertatik ateratzeko, ez
“falta” ez “pasa” egiteko indar aproposarekin. Behin aterata, beste
taldeak jarraitu behar du pilota jotzen.
Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilota frontiseraino
botatzen txapatik gora. Pilotak bote bakarra egin dezake, bestela puntoa
da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (ateratzeko baino ez),
kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotak ezin du pilotalekutik kanpo
lurra jo. Partidak 22 puntutara izaten dira, denbora mugarik gabe.
miércoles, 30 de noviembre de 2011
lunes, 21 de noviembre de 2011
Arabar bola jokoa
Kaixo lagunak gaur Arabar bola jokoari buruz arituko gara!
Arabar bola jokoa garai batean (dioten arabera XVII.mrndetik aurrera) Araba osoan zehar oso zabalduta zegoen herri-jokoa da. Ia herri guztiek (Gasteiz barne) zuten bolatokia: herriko plazan edo eliza ondoan kokatuta zegoen; normalean kanpoan, aterperik gabe eta lurrean bertan eginak ziren.
Joko honen jarduera neurri handi batean galdu bazen ere, inoiz ez da erabat desagertu, are gehiago, egun, berreskuratzen ari da pixkanaka jokatzeko ohitura: Hainbat lekutan bolatokiak berritu eta estali dituzte, txapelketak urtero antolatzen dira, etab.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)